Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia da Ikusgune: Lumagorri ZAT, Zisheterosexismoaren Aurkako Taldearen proiektu bat, Gasteizko Udalarekin elkarlanean aurrera eramandakoa.
Ikusguneren asmoa da homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren aurkako behaketa sistema iraunkorra izatea.
Ikusgunean, datuak biltzen ditugu, salaketa judiziala jartzera animatzen dugu, eta beste bide batzuk esploratzen ditugu, sexu-orientazioa edo genero-identitatea direla-eta izaten diren diskriminazioak erreparatzeko, ahal den kasuetan. Nolanahi ere, garrantzitsutzat jotzen dugu eraso guztiak salatzea mugimendu sozialetik, eta, horretarako, ezinbestekoa da hiriko elkarte‑ehunarekin harremanetan egotea.
Arreta berezia jarriz istiluei, diskurtsoei eta gorroto-delituei. Informazioa zuzenean biltzen da, erasoa nozitu edo ikusi duten pertsonen bitartez, edo zeharka, Ikusguneren ekimenez, eta sare sozialetan edo komunikabideetan izaten edo jasotzen diren gorroto-delituen adierazpenak jasoz.
Erasorik gertatuz gero, garrantzitsua da ospitale batera joatea, lesioen parte bat egitera, eta salaketa jartzea, epaitegian edo komisarian. Ikusgune prest dago erasotuari laguntzeko leku horietara berarekin batera joaten, berak hala nahi izanez gero.
Ahal den kasuetan baloratzen dugu ea aukera dagoen esku hartzeko, erasoren bat jasaten duen pertsonari edo pertsonei laguntze aldera. Horretarako, ekintzak koordinatzen ditugu erasoa izan den eremuan inplikatuta dauden eragileekin.
Behatokiaren helburua da gaur egun oraindik ere LGTBI+ garenok Gasteizen jasaten dugun indarkeria desagerraraztea
ARRETA TELEFONOA
Astelehenetik ostiralera
9:00 - 17:00
Pintoreria kalea 23
01001 Vitoria-Gasteiz
ARABA
Pertsona bati haren antzeko egoeran dagoen beste norbaiti baino tratu txarragoa ematen zaionean, haren sexu‑orientazio, genero-adierazpen edo -identitateagatik, edo familia-talde bateko kidea izateagatik.
Itxuraz neutroa den xedapen, irizpide edo praktika batek desabantaila berezia ekarri ahal dienean pertsonei, haien sexu-orientazio, genero‑adierazpen edo -identitateagatik edo familia-talde bateko kidea izateagatik.
Sexu-orientazio, genero-adierazpen edo -identitateagatik edo familia-talde bateko kide izateagatik diskriminatutako pertsona batek nazioarteko edo nazioko legerian jasotako beste arrazoi batzuengatik ere diskriminazioa jasaten duenean. Berariaz hartuko da kontuan aipatutako motiboengatik gerta daitekeen diskriminazioari gehitu ahal bazaio immigrante, ijito edo beste kolektibo batzuetako kide izatearen ondorioz nozitu dezakeena.
LGTBI pertsona, talde edo familia batekin duen harremanaren ondorioz diskriminatzen denean norbait.
Sexu-orientazio, genero‑identitate edo genero‑adierazpen batekin lotutako balioespen oker baten ondorioz diskriminatzen denean pertsona bat edo pertsona-talde bat.
Sexu-orientazioarengatik, genero-adierazpen edo -identitateagatik edo familia-talde bateko kide izateagatik izaten diren jokabideak, norbaiten duintasunaren aurka egiteko asmoz, edo larderiazko, etsaitasunezko, umiliagarrizko, irainezko edo bereizitako ingurunea sortzeko asmoz.
Kexa, erreklamazio, salaketa, demanda edo errekurtso bat aurkeztearen ondorioz pertsona baten aurkako tratua edo ondorio negatiboa, edozein motatakoa, diskriminazioa edo jazarpena saihestu, gutxitu edo salatzera bideratua.
Lesbiana, gay, transexual, bisexual, transgenero eta intersexualei eragindako kalte erantsia, diskriminazioaren, jazarpenaren edo errepresaliaren biktima izanik, administrazio-erakunde arduradunen, osasun-erakundeen, poliziaren edo inplikatutako edozein eragileren arreta txarraren edo desegokiaren ondorio gehigarriak jasaten dituztenean. Tartean dauden beste eragile batzuen jardunagatik ere izaten da.
Sexu bereko pertsonek osatutako bikote batean, ezkontideen aurka edo ezkontide-ohien aurka egiten diren indarkeria‑ekintzak, desberdintasun-egoeraren eta botere-harremanen isla direnak, eta osotasun fisikoari, psikikoari, moralari edo bikotekideren baten bizitzari eragiten diotenak. Elkarrekin bizi ez, baina ezkontideen arteko antzeko afektibitate-harremanen bidez lotuta daudenen edo egon direnen aurka ere izan daitezke.
Ikasleen artean behin eta berriz gertatzen den edozein tratu txar psikologiko, ahozkoa edo fisikoa.
Sexu-topaketetarako aisialdirako guneak, batez ere gay kolektiboan erabiliak.
Lesbianen aurkako ekintzak, diskriminatzaileak, baztertzaileak, arbuiokoak edo indarkeriakoak.
Bisexualen aurkako diskriminazio-, marjinazio-, arbuio- edo indarkeria‑ekintzak.
Transen aurkako diskriminazio-, marjinazio-, arbuio- edo indarkeria-ekintzak.
GIBa duten pertsonen aurkako diskriminazio-, marjinazio-, arbuio- edo indarkeria‑ekintzak (baliteke birusa ez izatea baina jendeak badutelako susmoa izatea).