Ikusgunen dokumentazio-zentro bat dugu, LGTBI+en historian eta errealitatean interesa duen edonorentzat. Haren helburua da, hain zuzen, pertsona LGTBI+en eskubideen aldeko borrokari buruzko azterketa eta ikerketa historikoa sustatu eta erraztea, eta LGTBI+en bizitzaren zenbait alderdi normalizatzeko lan egiten duten partikularren, erakundeen eta herritarren ekimenen arteko harremana ezartzeko eta lankidetza ahalbidetzea.
Espazio horrek LGTBI+en aldeko borrokarekiko aitorpena ere izan nahi du, bai eta orientazio eta/edo identitate edo adierazpen sexual-generikoaren bidez jazarritako pertsonekiko ere. Zentroaren funtsak dokumentu-bilduma bat eta liburutegi bat biltzen ditu, homosexualitatearekin eta sexu, afektibitate- eta genero-aniztasunarekin lotutako beste gai batzuekin lotuta.