salaketa

Atal honetan, zure sexu-orientazio, identitate edo genero-adierazpenagatik jasaten duzun edozein erasoren berri eman ahal izango diguzu. Garrantzitsua da guri esatea zer gertatu zaizun, noiz, non…

Epaitegian edo komisarian salaketa jarri aurretik edo jarri ondoren eman diezagukezu gorabeheraren berri, baita salaketarik jarri nahi ez baduzu ere, edo ez badakizu zer egin ere.
Prozesu horretan laguntzea behar baduzu, eskatu guri, lasai. Informazio hori oso baliotsua da homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobiari aurre egiten lagunduko diguten estatistikak edo esku-hartzeak egin ahal izaterakoan.

Datu guztiak estatistikak egiteko erabiliko dira; datu partikularrik ez da publikoa izango eta Datuak Babesteko Legearen mende egongo da.
Izartxoarekin (*) markatutako eremuak nahitaez bete behar dira

Datu pertsonalak

Gertakarien lekua

Eraso mota

Gertakariaren nondik norakoak *