02

baliabideak

zer da LGTBI+fobia?

Sexu-orientazioa edo genero-identitatea dela-eta, pertsonen edo taldeen aurkako diskriminazio, marjinazio, arbuio edo indarkeriazko ekintza oro da LGTBI-fobia.

LGTBI+fobiak aurpegi asko ditu: marrazkiak, mezuak, isekak, txisteak, genero-itxurari edo -adierazpenari buruzko iruzkinak, umiliazioak, irainak, marjinazioa, debekuak, jazarpena, erasoak, eta abar.

gorroto-delituak

Europako Segurtasun eta Lankidetzako Erakundearen (OSCE) definizioaren arabera, zera da gorroto‑delitu bat: pertsonen edo jabetzen aurkako zigor-arloko arau-hauste bat, non biktima, lokala edo helburua aukeratzen den talde sozial bateko kidea izateagatik, edo harekiko duen lotura, sinpatia edo filiazioarengatik; halakoetan, taldeko kideek ezaugarri komun bat dute, benetakoa edo imajinatua, hala nola "arraza", jatorri nazionala edo etnikoa, hizkuntza, azalaren kolorea, erlijioa, sexua, adina, desgaitasun intelektual edo fisikoa, sexu‑orientazioa edo genero‑identitatea…

Horrenbestez, espezifikotasun bat daukan delitu bat da gorroto-delitua: delituaren egileak baztertu, gorrotatu edo mespretxatu egiten duen talde bateko kide izateagatik aukeratu du biktima. Baliteke biktima benetan taldeko horretako kidea izatea edo delituaren egileak horrela dela susmatzea baina egia ez izatea. Erasotzaileek ez dute onartzen biktimak haiek bezain besteko duintasuna izatea, eta horregatik haren aurkako delitu bat egiten dute, baina biktimari eragindako kaltearekin nahikorik ez, eta kolektibo osoari ere ohartarazten diote edo mehatxu‑mezu bat bidaltzen diote. Gorroto-delitua, horrenbestez, biktimaren eta haren kolektibo osoaren duintasunaren aurkako atentatu bat da.

Erasoak gorroto-delitutzat jo ahal izateko, bi baldintza hauek bete behar ditu: delitu gisa jasota egotea eta delitua gertatzea erasotzaileak biktima talde jakin bateko kide dela uste duelako, talde horrekiko sentitzen duen arbuioaren ondorioz. Talde jakin bat arbuiatzea dakarten Zigor Kodean jasotako delituak har daitezke gorroto-delitutzat.

zer egin eraso baten aurrean ?

Eraso homofobo, lesbofobo, bifobo edo transfobo bat jasaten baduzu

• Saiatu lasai egoten. Lekukorik izanez gero, haien telefono-zenbakia jaso, gertatutakoa ikertu eta epaitzeko orduan haien laguntza izan ahal izateko.

• Bakarrik bazaude,  deitu adiskide on bati, zure alde egin dezan. Guri ere deitu ahal diguzu:  633 309 653.

• Kalte fisiko edo/eta psikologikoak nozitu badituzu, deitu iezaguzu ospitale edo osasun-zentro batera arreta jasotzeko. Behar baduzu, deitu 112 zenbakira, anbulantzia etor dadila zuri laguntzera.

Poliziari dei diezaiokezu zuzenean. Erasoari buruzko parte bat idatzi beharko du, eta gero parte horrek froga gisa balioko du. Gainera, uste baduzu erasotzaileak gertu daudela, poliziak erasotzaileak aurki ditzake; kasu horretan, 112 telefonora deituz ere egin dezakezu salaketa.

Jar zaitez gurekin harremanetan, 633 309 653 telefonora deituz, edo Whatsapp edo Telegram aplikazioak erabiliz, edo online salatu orri honetan bertan. Hitz egiteko beharra baduzu, hustutzekoa, ez dudarik egin, guregana jo, ahal dugun guztian lagunduko dizugu eta.

Komeni da salaketa publikoa eta erantzun soziala elkarteren baten esku uztea, eta ez sare sozialetan modu pertsonalean. Izan ere, sare sozialetan eginez gero, legezko prozedurari eragin diezaioke, baita zure lasaitasunari ere.

Ospitalean

Zurekin egotea behar baduzu, ez izan zalantzarik (633 309 653).

Eraso fisiko bat nozituz gero, ezinbestekoa da jasan dituzun kalteak ebaluatuko dituen parte mediko bat edukitzea; parte mediko hori froga dokumental gisa aurkeztuko da, epaiketarik izanez gero.

Oso garrantzitsua da harrera eman diguten medikuei azaltzea dauzkagun zauriak edo jasandako kalteak LGTBI+fobikoa eraso baten ondorio direla, hala jasota gera dadin dagokion txostenean.

Eraso baten lekukoa bazara

Behatu, galdetu, ekin, ez ahaztu. Eskaini zure laguntza.

Erasoa cruising gune batean gertatzen bada

Cruising gay-on aisialdi eta olgeta sexualerako gune bat da, segurua eta erasorik gabea izan behar duena, alegia, konkistatu dugun espazio bat, eta zaindu behar duguna (ez zikindu, eta jaso kondoiak, lubrifikatzaileen gutun-azalak, paperak eta bestelako bilgarriak).

Salatu egin behar da edozein larderia, eraso, jazarpen, kalte pertsonal edo gure ondasunen (autoa…) aurkako kalte-mota.

Kontuan hartu guztiz legezkoa dela espazio publiko batera sexu-topaketa baten bila joatea. Espazio publikoan sexu-harremanak izatea edo exhibizionismoa legez kanpokoak dira soilik baldin eta adingabeak jarduera horien lekuko izan badaitezke. Komeni da, horri dagokionez, zentzuz jokatzea.

Garrantzitsuena da kontuan hartzea ez garela jasotzen ditugun erasoen errudunak, eta cruising guneek ere gune seguruak izan behar dutela. Ez ahaztu ez zaudela bakarrik; jo guregana.

salaketa

01*
Ikusgunerekin harremanetan jarri
633 309 653

Lehenik eta behin jakin ezazu komeni dela gurekin harremanetan jartzea (633 309 653), gure laguntza behar duzulako, edo gertatutakoaren berri izateko, besterik gabe. Horrek estrategiak taxutzen eta eraso LGTBI+fobikoei aurre egiten lagunduko digu; gainera, gertatzen ari denari buruzko benetako ideia izateaz gain, baliabideak eskatu ahalko ditugu eraginkortasun handiagoz aurre egiteko.

02*
Ahalik eta xehetasun gehien eman

Erasoa gorroto-delitutzat jotzeko beharrezkoa da, salaketa sinatzeaz gain, salaketa horretan zure datu guztiak agertzea eta erasoaren xehetasun posible guztiak ematea. Gogoan izan gorroto-delitutzat hartzeko aurretik azaldu ditugun bi baldintza hauek kontuan hartu behar direla: bat, gertatutakoa delitua izatea, eta beste bat, talde jakin bat arbuiatzeko asmoz egina izatea (baliteke biktima talde horren benetako kide izatea edo erasotzaileak horrela dela susmatzea baina egia ez izatea). Transak garelako erasoa gertatu dela froga dezakeen guztia adieraztea oso garrantzitsua da. Trans, lesbiana, bisexual edo gay garelako gertatu dela erasoa adieraztea oso garrantzitsua da ere bai. Halaber, azaldu behar da ea zure sexu-orientazioagatik edo genero‑identitateagatik iraindu zaituzten, barre egin badizuten eta irrigarri utzi zaituzten zure mugimenduengatik (luma izateagatik), erasoa zer espaziotan gertatu den edo erasoa LGTBI+ ageriko pertsona izateagatik gertatu den.

03*
Administrazio-egoera irregularrean bazaude?

Administrazio-egoera irregularrean bazaude, edo asilo politikoa eskatzeko prozesuan bazaude, jar zaitez harremanetan CEARekin (tel. 945 26 68 05). Prozesu osoan zehar mota guztietako laguntzak eman ahalko dizute han.

04*
Salatu! Ez ixildu

Eraso bat egonez gero, salatu! Ez isildu. Zenbat eta lehenago egin, orduan eta hobeto; horrela ikerketa hobeto egiten lagunduko duzu.

Oso garrantzitsua da beste norbaitekin joatea salaketa formala aurkeztera: gertuko pertsona bat izan daiteke, baita gutariko bat ere; jakina!

salaketa non jarri?

Udaltzaingoaren edo Ertzaintzaren edozein polizia-etxetan edo epaitegian jar dezakezu salaketa:

Gasteizko Udaltzaingoa
Agirrelanda 8, 01013 Vitoria-Gasteiz
945 15 80 00
Laudioko Udaltzaingoa
Herriko Plaza, 01400 Laudio
944 034 888
Amurrioko Udaltzaingoa
Aldai Kalea 3, 01470 Amurrio
945 15 80 00
Astelehenetik ostiralera, 7:00 etatik 22:00etara
Larunbata eta igandetan, 8:00etatik 22:00etara
Epaitegiak
Av. Gasteiz 18, 01008 Vitoria-Gasteiz
945 00 48 97
Calle de Elexondo, 33, 01470 Amurrio
945 02 69 90
Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara
Avda. República Argentina s/n, 9200 - Miranda de Ebro
947 310 120
Ertzaintza
Portal de Foronda 201, 01010 Vitoria-Gasteiz
945 06 42 19
Olaguibel Kalea 34, 01004 Vitoria-Gasteiz
945 06 41 40
Astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 21:30etara
Larunbatetan eta igandeetan 9:00etatik 18:00etara
Fueros 11 , 01200 Agurain
945 31 21 71
Astelehenetik igandera, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 21:00etara
Avda. Zumalacarregui 66, 01400 Laudio
944 06 38 60
Ctra. Laguardia-Logroño s/n, 01300 Laguardia
945 600 955
Guardia zibila
Crta. Miranda de Ebro 32, Trebiñu
945 360 004
C/ Francisco de Longa 24, Argantzun
945 373 012

beste helbideak

Txagorritxu ospitalea
José de Atxotegui, s/n 01009 Vitoria-Gasteiz
945 007 000
Laudio
Avda. Zumalakarregi, 1 - 01400 Laudio/Llodio, Araba
946 007 480
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara
Santiago Apóstol ospitalea
Olaguibel, 29, 01004 Vitoria-Gasteiz, Araba
945 007 600

epaiketa

Epaiketan abokaturik ez baduzu, edo fiskalik ez badago (hori delitu arinen kasuan gertatzen da), behin eta berriz eskatu aplikatu dadila Zigor Kodearen 22.4 artikulua, astungarri gisa, eraso LGTBI+FOBIKOagatik.

Edozein zalantza edo arazo izanez gero, jarri harremanetan gurekin.
Eta, batez ere, ez pentsa erasoa zure errua izan denik, inola ere.