Gure existentzia zalantzan jartzen duen guztia nola sentiarazten digun erakutsi nahi duen erakusketa da.
Trans izatea ez da hautu bat, inork ez du aukeratzen sufritzea, jazarria izatea edo suizidiora iristea, egoak eta botereak pertsonen alde gizatiar eta enpatikoa lainotzen duten gizarte baten erruz.
Gurekiko duten gorroto, arbuio eta beldur hori guztia, munstroak bagina bezala, gizartean sortu nahi duten irudi hori, gure larruen gaineko pintura-geruza bat besterik ez da, maskara bat.