actividades

Jalgi! Voz Festival

KASHMIRI

Jalgi! Voz Festival ahots-musikari eskeinitako jaialdi bat da, musikabilakatu den hitzaren adierazpen aukera amaigabeak protagonista dituena. Kontzertu berritzaile, heterogeneo eta diziplinarteko proposatzen ditu, musika klasikoaren eta lirikaren kontzeptua (berr)aurkitzeko.

Proposamen honen helburua Jalgi! Voz Festival-a musika klasikoaren historiaren kontakizun hegemonikoaz haraindi, musika erreferenteak ikertzeko eta aldarrikatzeko gune izatea da. Kasu honetan, iraganeko LGBTIQ+ kolektiboko konpositoreak eta artistak gaur egungo kolektiboarekin konektatu nahi ditu: maitasunezko istorioak, onarpenekoak, baina baita isolamenduzkoak, klandestinitatekoak eta indarkeriazkoak ere, oraindik bidegabeki kriminalizatutako eta patologizatutako kolektibo bat protagonista dutenak.

KASHMIRI

Musika klasikoko musikagile gay, lesbiana eta bisexualen bizipenetan eta musikan inspiratutako errezitaldi eszenifikatua da Kashmiri. Programa paregabe hau aipatutako artisten abesti intimoez dago osatua, beren debekatutako irrikei eta pentsamenduei eskainiak, eta kolektiboko olerkigileen testuekin eta olerkiekin tartekatzen dira. Sexualitate eta genero-adierazpen disidenteak erakusten dituzten pertsona hauen adarrikapenak, LGTBI pertsonen ahalduntzea eragin dezake, haien autoestimua indartuz eta norbanakoaren eta taldearen onarpena sustatuz. Bestalde, ikuskizunaren dramaturgia konpositore hauek beren musikan tabu hauek jorratzeko erabili zituzten estrategia berdinetan oinarritzen da: exotismoa, ametsen mundua, mitologia eta eskaintza arruntak, esplizituak edo ezkutukoak, pieza horiek dira.