‘Begiradetatik Haratago’ Hego Euskal Herriko LGTBIQ+ kolektiboaren esperientzia asko islatu nahi dituen dokumentala da –jatorri, belaunaldi, identitate, orientazio eta bizipen ezberdineko zortzi pertsona aktibisten esperientzien eta ondorioen bitartez–. Lala Mujika eta Irene Herrero, Mash Elizalde eta Asmi Ananda, Sejo Carrascosa eta Asier Ventimiglia, Iván Garde eta Eneko García “Albina Stardust” dira dokumentalaren protagonistak.