actividades

Las nenas liburutegiaren inaugurazioa

Arnasbideak. Gasteizko LGTBI erresistentzien istorioak liburuaren aurkezpena

Las nenas liburutegia
Las nenas tabernari dedikatuta. 80ko hamarkadan, lumak, “ulertzen” zuen jendeak eta bertan sortzen zen giroak lortu zuten Kutxi amaieran kokatutako Las Nenas izeneko espazioa taberna bat baino askoz gehiago izatea. Unean uneko musikarik onena entzun zitekeen lez, jende ezberdina baizik, norberak bere izaerari jarraitu ahal izateko aukera eman eta bestelakoekin bildu eta ikusgarri izateko espazio bihurtu zen taberna hura. Horrela jaio zen Gasteizko genero eta sexu disidentziarako lehen gunea.
Arnasbideak. Gasteizko LGTBI erresistentzien istorioak.

Emakume, gizon edo heterosexual zaretenok inoiz galdetu al diozue zeuen buruari zergatik zareten emakume, gizon edo heterosexual? Pentsatu al duzue noiz jakin zenuten zareten hori zaretela? Eta, zaretenaz harago, zalantzan jarri al duzue inoiz zuen genero eta desirarekin zer egiten duzuen? Sexu-joera eta genero-identitatea ez dira lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta intersexualen kontua bakarrik, gizartea antolatzeko eredu honek (patriarkatuak) herritar guztioi ezartzen dizkigulako heterosexualitatea eta genero-bitartasuna. Hori dela-eta, sexu- eta genero-aniztasuna sustatzeak eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeak berekin ekarriko du guzti-guztion aukera eta askatasunak zabaldu eta areagotzea. Aurten, 2021eko urtarriletik azarora bitartean, Ikusgune. Gasteizko LGTBI+ Behatokiak 25 gertakariren berri eman digu, eta horietatik bederatzi eraso fisikoak izan dira; batez ere, transen kontra egindakoak. Indarkeriari eta desberdinkeriei aurre eginez gero, eta ez generoan oinarritutakoei bakarrik, baita jaioterri, administrazio-egoera, desgaitasun edo adinagatik agertzen direnei ere, orri hauetako protagonistak bezalako pertsonek lekua izango dute gure udalerrian. Argitalpen hau Hara! Gasteizko Udalaren berdintasunerako politiketan sexu- eta genero-aniztasuna txertatzeko 2018- 2021eko agendan jasotako ekintza bat da; izan ere, plangintza-dokumentu horretan, aniztasuna baliotzat jotzen da, toki-gobernuaren eta gure gizartearen kalitate demokratikoan eragina izango duen aberastasuntzat.